Kokagune lasaia du, bero egun hauetan itzalpean dago. Naturgune ederra den honetara egunotan hurbildu eta duen itxura ikusteak ordea edonor aztora dezake. Momentuz ordea irudiok ikusita isiltasuna nagusi. Asteazkenean zubietar batek erraustegi azpitik igarotzen den Arkaitzerreka kutsatua zela jabetu ostetik, lau egun igaro dira eta antzeko egoeran segitzen du laugarren egun honetan ere. Lehen metroetan uraren arrastorik ez, aparra baino ez da ikusten. Eta segidan, gardentasunik ez duen ura, kolore gorrikoa eta aparra mendian behera Oriara bidean.
Arkaitzerreka uztailaren 13an kutsatu zenetik laugarren egun honetan, larunbat honetan ateratako irudiak dituzue segidan.