Zubietako jaiak

Zubietako festetako hainbat ekitaldietarako txartelak egunotan eskuratzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 19a, 10:17

Hainbat otordu antolatu dituzte eta hitzordu guztiotarako txartelak aurrez, egunotan eskuratzeko aukera izango duzue Zubietan bertan.

Uztailaren 23tik 31ra Zubietan jai! Hiru urteren ostean, garai bateko jai giroa itzuliko da bertara. Garai bateko ekitaldiak berreskuratu ditu Jai Batzordeak herri festen itzulerarako, tartean sarrera edo izena ematea ezinbestekoa izango duten hitzorduak. Batetik, Santio bezperarako jubilatuen bazkaria eta herri-afaria antolatu dute. Jubilatuena Yoko Garbi elkartean, herri-afaria Zubietako Pilota Elkartekoen eskutik eskainiko da. Pilota jaialdia ere iragarri dute uztailaren 27rako. Zikiro jatea festen azken egunerako. Ekitaldi guztiotarako sarrerak aurrez eskuratu beharko dira. Hemen Zubietako Jai Batzordeak emandako xehetasunen berri.

SARRERADUN HITZORDUAK
Uztailak 24, igandea
14:00 Jubilatuen bazkaria Yoko Garbi elkartean.
Izen-ematea: 639 273 580 (Miriam), uztailaren 21era arte.
21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
Txartelen salmenta: uztailaren 21era arte Alamandegin.

Uztailak 27, asteazkena
18:00 Pilota jaialdia frontoian. Binakako bi neurketa:
Iker Aburuza eta Oier Aramburu- Andoni Olasagasti eta Aimar Iraola
Bengoetxea eta Ortiz de Urbina - Urmeneta-Odriozola 
Txartelen salmenta: jaialdi egunean bertan txartel gutxi batzuk salgai.

Uztailak 30, larunbata
16:30 Mus txapelketa (16:00etan irekiko da izen-ematea).

Uztailak 31, igandea
14:00 Zikiro jatea. 
Txartelen salmenta: uztailaren 26ra arte Alamandegin.

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.