Zubietako jaiak

Zubietako jaien hasierako suziria gaur piztuko dute

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 23a, 11:44

Gaur hasi eta uztailaren 31ra arte jai giroa nagusi izango da Zubietan: kontzertu gauak, produktu ezberdinen dastaketak, lagunartean bizitzeko otordu anitz, txapelketak (pentatloia, Joko Garbi erakustaldia, pilota jaialdia...), oilasko biltzaileen itzulera, haurrentzako jolasak, soka-dantza... Egitarau zabala josi du hilabeteotan lanean jardun den Jai Batzordeak. Zubietako herri jaien egunez egunekoa duzue lerrootan.



ZUBIETAKO HERRI JAIEN HASIERA
Uztailak 23, larunbata
18:00 Jaien hasiera: txupinazoa eta buruhandiak. 
Jarraian, txosnen irekiera Elenek eta Uxuek girotuta.
19:00 Sardin jatea.
23:00 
Kontzertuak: Skakeo, Perlata eta Fan&Go.
Ondoren, Gurdiertz Rock II.

Uztailak 24, igandea: Jubilatuen Eguna
14:00 Jubilatuen bazkaria, Yoko Garbi elkartean.
17:30 Ttipika taldearekin dantzaldia.
Segidan, buruhandiak.
19:30 Bingoa txosnan.
Ondoren, Txalagore taldearen emanaldia.
21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik. 
Ondoren, Laiotz taldearekin dantzaldia.

Uztailak 25, astelehena: Santio Eguna
09:00 Esnadeia, Donostiako Txistulari Bandaren eskutik. 
10:00 Meza Nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa eta soka-dantza.
17:30 Lopene ganadutegiko zezen txiki eta poniak.
19:30  Bertsolariak:
Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Miren Artetxe eta Iñigo Mantzisidor "Mantxi".
Gai-jartzailea: Zortzitan Bertso Eskola. 

Uztailak 26, asteartea: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alazne trikitilariekin alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 27, asteazkena
18:00 Pelota jaialdia.

Uztailak 29, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
12:30 Marrazketa saioa.
14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
Bukatzeko, diskofesta.

Uztailak 30, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak, Errebote Plazan.
Jarraian, puntu txapelketa.
16:30 Mus txapelketa (16:00tan izen ematea).
18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.
00:00 Kontzertuak: Skasti, Gozategi, DJ Nemux.

Uztailak 31, igandea: San Inazio Eguna
10:00 Meza.
11:30 Zubietarren arteko errebote partida. 
14:00 Zikiro jatea.
18:30 
Herri kirolak: PENTATLOIA.
-Aratz Mugerza.
-Xabier Zaldua.
23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.

 

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.