Donostia Festibala

Zubietako hipodromoko kontzertuen asteburua prest

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 20a, 08:35

Donostia Festibala ospatuko da irailaren 16an eta 17an Zubietako hipodromoan.

Donostia Festibala bueltan dator Zubietako hipodromora, irailaren 16an eta 17an. Zehaztua dute nortzuk joko duten, hamaikagarren edizio honetan. "Estatuko pop-rock munduko musikari garrantzitsuenak" ekarriko dituen jaialdiko lehen egunean, irailaren 16ko kontzertu eguna, "azken urteotako pop izar handienetako batekin, hain zuzen ere, Lola Indigo polifazetikoarekin; telebistako Operación Triunfo saiotik igaro ostean Estatu osoan egin zen ezagun bere abestiekin, eta marka guztiak gainditu eta estadio guztiak betetzea lortu du. Haiekin batera, ostiral berean, Nil Moliner artista berri geldiezina arituko da, Nuestra Locura Tour bira arrakastatsuarekin jaialdiari distira emanez. Arnau Griso kataluniarrak eta MARLON hirukotea ere arituko dira. Horietaz guztiaz gain, euskaraz kantatzen duten bertako punta-puntako taldeak ere izango ditugu, hala nola Nøgen eta Bengo; azken honek Denbora abestiarekin lortu du arrakasta, eta EITBko Irabazi Arte eta Goazen telesailen soinu-banda izan da eta Andrea Santiago iruindarraren folk-rock eta pop alternatiboarekin ere".

Biharamunean, irailaren 17an, "Estatuko pop-estiloko erreferente handienetako bat etorriko da Donostiara, Melendi, estudioan grabatutako hamaikagarren lana aurkeztera: Likes y Cicatrices, eta ikus-entzuleei bere soinu asturiar enblematikoenak eta letra abesgarrienak eskaintzera". Melendirekin batera, "Sofía Ellar kantautore eta konpositoreak Libre hirugarren lana aurkeztuko digu, bereizgarri dituen naturaltasun eta freskotasunez, diskoa kaleratu eta handik egun gutxira. Marlena bikote indie-pop berriak bizitzari eta egunerokotasunari buruzko letrak eta melodiak eskainiko dizkigu. Idoia arabarra euskal eszenan etorkizun handieneko artista bat da, eta euskal sustraiak bere soinu-interesekin nahasten dituen Ilun eta abar lan berria aurkeztera etorriko da jaialdira". 

Konfinamendu betean sortutako Stay Tomas, Veintiunoren "Corazonadas" lana eta Bulego taldearen pop erritmoak ere tartekatuko dituzte hipodromoko jaialdian.

DONOSTIA FESTIBALA
Irailak 16, ostirala
Lola Indigo, Nil Moliner, Stay Homas, Marlon, Nogen, Idoia, Bengo.

Irailak 17, larunbata
Melendi, Arnau Griso, Sofía Ellar, Marlena, Bulego, Veintiuno, Andrea Santiago.

Sarrerak eta informazio gehiagorako: donostiafestibala.com