Zubietako jaiak

Jubilatuen bazkarirako eta herri afarirako lekua hartzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 21a, 09:24

Larunbatean hasiko dituzten Zubietako festen baitan antolatu diren hainbat ekitaldietarako sarrera beharko da. Jubilatuen bazkarirako izena eman edota herri afarirako txartelak eskuratzeko azken eguna duzue ostegun hau.

Uztailaren 23tik 31ra Zubietara bueltan datorren jai giroaz gozatzeko aukera larunbatetik aurrera. Tartean, txartela beharko den hainbat ekitaldietan parte hartzeko aukera izango da. Adi, jubilatuen bazkarirako edota herri afarirako lekua hartzeko azken eguna duzue gaurkoa.

SARRERADUN HITZORDUAK
Uztailak 24, igandea
14:00 Jubilatuen bazkaria Yoko Garbi elkartean.
Izen-ematea: 639 273 580 (Miriam), uztailaren 21era arte.
21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
Txartelen salmenta: uztailaren 21era arte Alamandegin.

Uztailak 27, asteazkena
18:00 Pilota jaialdia frontoian. Binakako bi neurketa:
Iker Aburuza eta Oier Aramburu- Andoni Olasagasti eta Aimar Iraola
Bengoetxea eta Ortiz de Urbina - Urmeneta-Odriozola 
Txartelen salmenta: jaialdi egunean bertan txartel gutxi batzuk salgai.

Uztailak 30, larunbata
16:30 Mus txapelketa (16:00etan irekiko da izen-ematea).

Uztailak 31, igandea
14:00 Zikiro jatea. 
Txartelen salmenta: uztailaren 26ra arte Alamandegin.

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.