Zubietako Jaiak

Bingoa Santio jaietan aurreikuspen guztiak apurtzen

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 25a, 10:46

Arratsalderako Bingo partida eskaini dute txosnetan, eta sorpresaz hartu baditu denak ere, izugarrizko arrakasta izan du. Bi txanda egitekoak ziren, baina izandako harrera beroa eta jendearen gogoa ikusita, hirugarren bat ere egin behar izan dute. Hiru irabazle nagusi, beraz. Lehenak bandera bat irabazi du, bigarrenak bi pertsonarentzako afaria eta azkenak txosnan gastatzeko 15€ko bale bat.