ZUBIETAKO JAIAK

Aspaldiko soka-dantzarik gazteena

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 25a, 13:21

Donostiako Txistulari Bandaren doinuari segika iritsi dira dantzariak Errebote plazara. Ohiturari jarraituz, ikuskizunaz gozatzera hurbildu diren ikusle batzuk dantzan jarri dituzte. 

Donostiako Txistulari Banda goizean goizetik hasi da Santio eguna girotzen. Meza nagusia eta gero soka-dantzan hartu dute parte. Aspaldiko partez, gazte asko aritu dira aurtengo dantza saioan. Santio eguneko ohiturak hortaz, etorkizun oparoa du aurretik.

 

ZUBIETAKO FESTAK

Uztailak 25, astelehena: Santio Eguna
09:00 Esnadeia, Donostiako Txistulari Bandaren eskutik. 
10:00 Meza Nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa eta soka-dantza.
17:30 Lopene ganadutegiko zezen txiki eta poniak.
19:30  Bertsolariak:
Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Miren Artetxe eta Iñigo Mantzisidor "Mantxi".
Gai-jartzailea: Zortzitan Bertso Eskola. 

Uztailak 26, asteartea: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alazne trikitilariekin alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 27, asteazkena
18:00 Pelota jaialdia.

Uztailak 29, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
12:30 Marrazketa saioa.
14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
Bukatzeko, diskofesta.

Uztailak 30, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak, Errebote Plazan.
Jarraian, puntu txapelketa.
16:30 Mus txapelketa (16:00tan izen ematea).
18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.
00:00 Kontzertuak: Skasti, Gozategi, DJ Nemux.

Uztailak 31, igandea: San Inazio Eguna
10:00 Meza.
11:30 Zubietarren arteko errebote partida. 
14:00 Zikiro jatea.
18:30 Herri kirolak: PENTATLOIA.
-Aratz Mugerza.
-Xabier Zaldua.
23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.

 

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.