ZUBIETAKO JAIAK

Jende ugari eta ezusteko gonbidatu bat Santio eguneko bertso-saioan

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 26a, 11:10

Dena prest zegoen frontoian eta entzule ugari eserita, bertsolariak noiz iritsiko zain. Bertso-saioa hasi orduko ezusteko gonbidatu bat azaldu zen. Petardoen hotsa. Frontoiaren kanpokaldetik zetorren zaratak bertsolarien agurra zapuztu zuen. Eta nola gainera. Entzun hurrenez hurren Miren Artetxe, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi eta Iñigo Mantzisidor 'Mantxi'-ren hasierako bertsoak.