Lehen norgehiagoka bi bikote hauek jokatuko dute:
Iker Aburuza-Oier Aramburu.
Andoni Olasagasti-Aimar Iraola.
Partida honen ondoren iritsiko da bigarren lehia:
Oinatz Bengoetxea-Ortiz de Urbina.
Urmeneta-Odriozola.
Pilota jaialdirako sarrerak aldez aurretik jarri ziren salgai Zubietako Kaxkapen. Antolatzaileen esanetan, "jaialdi egunean bertan txartel gutxi batzuk jarriko dira salgai". Beraz, oraindik izango da sarrera bat eskuratzeko aukera.
Oinatz Bengoetxearen partehartzea
Oinatz Bengoetxeak pilota profesionala utzi duen arren, han eta hemen segitzen du jokatzen. Gaur arratsaldean Zubietan arituko da. Leitzarrak 37 urte ditu eta iragan otsailean jokatu zuen azken partida profesionala Iruñeko Labrit pilotalekuan. Mariezkurrenarekin batera aritu zen. Jaka eta Aranguren izan ziren agurreko partidaren aurkariak.