ZUBIETAKO JAIAK

Esku pilotan, plaza librean

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 28a, 10:58

Zubietako frontoiko zorua irristakorra zegoen eta eragin zuzena izan zuen Iker Aburuza-Oier Aramburu eta Andoni Olasagasti-Aimar Iraola arteko partidan. Arriskua ekidin asmoz, Errebote plazan jokatu zen bigarren partida. Bertaratutakoen harridurarako, Oinatz Bengoetxeak berak proposatu zuen aldaketa.

Oinatz Bengoetxearen proposamenak gainontzeko pilotarien zein antolatzaileen onespena jaso zuen. Baita bertaratu ziren ikusleena ere. Bigarren norgehiagoka beraz, Errebote plazan jokatu zen. Giro ederrean aritu ziren: pilotariak umoretsu eta pilotazaleak pozik. Hain gustura zeuden denak, 30 tantora luzatu zutela partida.

Bengoetxea-Ortiz de Urbina bikotea gailendu zen Odriozola-Urnenetaren aurkako partidan. 30-29 izan zen azken emaitza. Baina atzokoan, emaitza zen gutxienekoa. Bideoan azken tanto erabakigarria duzue ikusgai.