Zubietako Jaiak

Zubietako jaiak azken txanpan murgildu dira

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 29a, 13:03

Atzoko atseden egunaren segidan iritsi da Umeen Eguna. Gaztetxoak izango dira gaurko protagonista nagusiak hortaz. Batzuk margotzen eta besteak globoekin jolasean, halaxe topatu ditugu eguerdi partean bisitan joan garenean. Arratsalderako ere hitzordu ugari dituzte aukeran. Zubietako jaiak azken txanpan murgildu dira.

ZUBIETAKO JAIAK, AZKEN TXANPA

Uztailak 29, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
12:30 Marrazketa saioa.
14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
Bukatzeko, diskofesta.

Uztailak 30, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak, Errebote Plazan.
Jarraian, puntu txapelketa.
16:30 Mus txapelketa (16:00tan izen ematea).
18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.
00:00 Kontzertuak: Skasti, Gozategi, DJ Nemux.

Uztailak 31, igandea: San Inazio Eguna
10:00 Meza.
11:30 Zubietarren arteko errebote partida. 
14:00 Zikiro jatea.
18:30 Herri kirolak: PENTATLOIA.
-Aratz Mugerza.
-Xabier Zaldua.
23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.

 

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.

 

Argazkien egilea: Lurdes Hueta.