ZUBIETAKO JAIAK

Gaupasa eguna, Zubietako jaietako klasiko bat

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 30a, 14:13

Gaupasa eguna da Zubietan. Jai egitarauan ordea, egun argiz gozatzeko moduko  ekitaldiak jaso dira. Tartean, sagardo dastaketa. Eguerdian frontoira bertaratu direnek inguruko sagardotegietako uzta probatzeko aukera izan dute. 

Urdaira, Arratzain, Aialde Berri, Iruin, Araeta, Satxota, Zabala, Calonge, Saizar eta Izeta sagardotegietako botilak zerbitzatu dituzte gaur eguerdiko sagardo dastaketan. Zortzigarren edizioa izan da aurtengoa eta Yoko Garbi elkartea zein Aratz erretegiaren laguntza ezinbestekoa izan da.

Arratsalderako mus txapelketa eta herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia iragarrita daude. Skasti, Gozategi eta Dj Nemuxek girotuko dute gaupasa.  

 

ZUBIETAKO JAIAK, AZKEN TXANPA

Uztailak 30, larunbata: Gaupasa Eguna

12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak, Errebote Plazan. Jarraian, puntu txapelketa.

16:30 Mus txapelketa (16:00tan izen ematea).

18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.

00:00 Kontzertuak: Skasti, Gozategi, DJ Nemux.

 

Uztailak 31, igandea: San Inazio Eguna

10:00 Meza.

11:30 Zubietarren arteko errebote partida.

14:00 Zikiro jatea.

18:30 Herri kirolak: Pentatloia, Aratz Mugerza eta Xabier Zalduaren artean.

23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.