ZUBIETAKO JAIAK

VII. Sagardo Dastaketa, iruditan

Eguna euritsu hasi duenez, frontoi barruan egin da sagardo eta pintxo dastaketa. Urdaira, Arratzain, Aialde Berri, Iruin, Araeta, Satxota, Zabala, Calonge, Saizar eta Izeta sagardotegietako botilak zerbitzatu dituzte gaur eguerdiko ekitaldian.

Jai Batzordeak antolatu du gaurko sagardotegi dastaketa baina Yogo Garbi zein Aratz jatetxearen laguntza ere funtsezkoa izan da.