Gaueko 23:00etan piztuko duten azken trakarekin amaituko dira festak. Hauxe da Jai Batzordeak gaurko San Inazio egunerako antolatu duen egitaraua:
Uztailak 31 igandea, San Inazio Eguna
10:00 Meza.
11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Zikiro jatea.
18:30 Herri kirolak: Pentatloia, Aratz Mugerza eta Xabier Zalduaren artean.
23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.
Eguerdiko 14:00etan hasiko da zikiro-jana. Prestaketa lanak ordea, goizean goizean hasi dituzte. Txartela aldez aurretik eskuratu behar zen.