Herri kirolekin osatutako pentatloia berri samarra da. Hainbat txapelketa jokatzen dira urtean zehar eta gaurko bi protagonistak onenen pare ibili ohi dira. Lehia estua izanik ere, lagun giroan aritu dira biak ala biak. Aurkezle lanak egin dituen esatariak esan duen bezala, kontrarioak eta lagunak baitira aldi berean.