Moda jasangarriaren aldeko apustua egin du Urbilek bigarren aldiz “Upcycling” proiektuaren bidez

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 8a, 18:28

Bigarren urtez jarraian, “Upcycling” proiektua prestatu du Urbilek Gipuzkoako moda jasangarria sustatu asmoz. AEG Ikastetxeko ikasleen laguntzarekin, merkataritza-gunean dagoen edukiontzian jasotako arropak balio handiagoko beste jantzi bihurtuko dira, gero hauek Donostiako moda jasangarriaren urteko desfilean aurkezteko.

Jose Ignacio Asensio: “Gipuzkoako ehungintzaren sektorea aitzindaria izaten ari da eredu zirkularrak bultzatzen, hondakina lehengai bihurtuz, are kalitate handiagoko diseinuak eginez”. Aurreko ikasturteko arrakastaren ondoren, Urbilera hurbiltzen diren pertsonek erabilitako jantziak utzi ahal izango dituzte helburu batekin: AEG Ikastetxearen moda-zikloko ikasleek edukiontzik erreskatatutako materialetik abiatuta diseinatutako jantziak egitea, herritarren lankidetzari esker. 

 

“Herritarren ekarpena eta proiektu honen garapenari esker – dio Jose Ignacio Asensiok –, trantsizio ekologikoak, aldi berean, norabide praktiko batean egiten du aurrera, diseinu berrien moduan, eta kontzientziazio moduan ere bai, erropa bakoitza, Upcycling edukiontzira eramango duen ehun-hondakin bakoitza, balio handiko ekintza baita, herritarrek jasangarritasunarekiko duten konpromisoa erakusten duena”.

 

Arrakastaren fruituak

Azken urteotan, bai Garberan, bai Urbilen, erabilitako erropen eta ehun hondakinen 10 tona inguru bildu dira, eta horrek erakusten du ekimenak arrakasta handia izan duela, eta berretsi egiten du, herritarren ingurumen-konpromisoa. “AEG Ikastetxeko ikasleen lanak oso harrera ona izan du, eta begibistan utzi du bikaintasunez lan egin daitekeela, eta bide batez, bat egin planetak behar duen jasangarritasun-behar handiarekin”, esan du Asensiok. 

 

Leyre Lobato, Urbil merkataritza-guneko gerentea: ”Jasangarritasuna, berrikuntza eta gure ingurunea inplikatzen duten kanpainetan parte hartzea Urbilen ADNaren parte da. Aspaldidanik, Urbilek eta bere bisitariek Jatorria proiektuaren bidez inguruko eragileekin elkarlanean dihardute eta, ildo horretan, eta aurreko kanpainako emaitzek babestuta, espero dugu Upcycling 2022 arrakastatsua izatea, gure konpromisoa eta Gipuzkoarena erakusteko”.