59. Endika Abril Txapelketako bigarren jardunaldia jokoan igandean

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 10a, 11:07

Errebote txapelketako bigarren jardunaldiko neurketetako bat Zubietan jokatuko da igande honetan.

Abian da 59. Endika Abril errebote txapelketa lehian ari diren 9 talderekin, tartean, Zubietarekin. Aurreko asteburuan ekin zioten lehen neurketekin, hiru multzotan banatuta. Zubieta B multzoan da. Lehen jardunaldian Uztaritzeko Kapito Harri izan zuten aurrez aurre etxean, Zubietako errebote plazan. 13-4 nagusitu ziren zubietarrak. Asteburu honetan atsedenaldia dute. Halere, txapelketako bigarren jardunaldiko partidetako bat Zubietako errebote plazan jokatuko da igandean, irailaren 11n. Goizeko 10:30etan hasita, Uztaritzeko Kapito Harri oraingoan Hendaiako Endaiarrak taldekoekin lehiatuko da.

Finala Zubietan
9 dira aurtengoan izena eman duten taldeak; Zubietak eta Oiartzungo Txost taldeek Gipuzkoatik. Haiekin, Baigorriko (Nafarroa Beherea) Zaharrer Segik eta Lapurdiko sei taldeok: Luzean (Donibane Lohitzune), Senpere (Senpere), Endaiarrak (Hendaia), Kapito Harri (Uztaritze), Noizbait (Hazparne) eta Kanboarrak (Kanbo) taldeek. 

9 lehiakide beraz, hiru multzotan banatuta jokatuko dituzte partidak. Multzo bakoitzaren baitan hiru jardunaldi ospatuko dira, eta talde bakoitzak bi neurketetan hurrengo faserako sailkatzen ahalegintzeko aukera izango du. Multzo bakoitzeko jardunaldiak Gipuzkoako plaza zehatz batean jokatuko dira; A multzokoak Villabonan, B multzokoak Zubietan eta C multzokoak Oiartzunen, irailaren 25era arte. 

Asteotan eskuratutako emaitzen arabera, "multzo bakoitzean lehen postuan sailkatutako taldeek eta bigarren sailkaturiko onenak jokatuko dituzte finalerdiak". Urriaren 2ko asteburuan. Eta astebete beranduago, urriaren 9an, final handia Zubietan, eguraldiak oztopatzen ez badu behintzat.


59. ENDIKA ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA
1. FASEA
Irailak 11, igandea
10:30 B multzoa: Endaiarrak-Kapito Harri Zubietan.

Irailak 18, igandea
09:00 C multzoa: Txost-Kanboarrak Oiartzunen.
10:30 B multzoa: Zubieta-Endaiarrak Zubietan.
11:00 A multzoa: Luzean-Zaharrer Segi Oiartzunen.

Irailak 25, igandea
10:30 A multzoa: Spuc-Zaharrer Segi Villabonan.
10:30 C multzoa: Txost-Noizbait Oiartzunen.

AMAIERA FASEA
Finalerdiak: urriaren 2ko asteburuan. 
Finala: urriak 9, igandea Zubietan.

Informazio gehiagorako: gipuzkoapilota.eus
Antolatzailea: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.