Donostia Festibal jendetsua bueltan dator asteburuan Zubietako hipodromora. Antolakuntzak hipodromoan kokatuko dituen bi oholtzetara igoko dira ostiral eta larunbat honetan, besteak beste, gurean ezagunak ditugun Nogen, Idoia edota Bulego taldeak, baita Euskal Herritik kanpo ere oihartzun handiko musikariak diren Melendi edota Lola Indigo. Bi kontzertu gauotarako sarrerak eta bonuak salgai jarriak dituzte.
"Donostia Festibala soinurik ezagunenak eta garaikideenak helburu berberaren pean biltzen dituen jaialdia da, publiko guztiek unean uneko artistez eta bandez gozatzeko aukera izan dezaten ekitaldirako jada enblematikoa den Donostiako Hipodromoan. Jaialdi inklusibo bat, musika genero ezberdinez gozatzeko, aurreko edizioetan jada sendotuta zegoen identitate batekin", antolatzaileen esanetan.
Urteotan, "komunitate anitza, gaztea eta aktiboa eratzea lortu du, espiritu ireki eta abegitsuko hiri bateko artista eta publikoarekin. Topaketa paregabea, zuzeneko magnetikoak eta alderdi guztietako esperientzia gogoangarriak ahalbidetzen dituen jaialdia".
DONOSTIA FESTIBALA ZUBIETAKO HIPODROMOAN
Irailak 16, ostirala
Keler agertokian:
18:35 Andrea Santiago.
20:15 Nogen.
22:30 Lola Indigo.
01:35 Nil Moliner.
"Bigarrena" agertokian:
18:00 Julen.
19:25 Bengo.
21:25 Marlon.
00:15 Arnau Griso.
Irailak 17, larunbata
Keler agertokian:
18:40 Idoia.
20:30 Marlena.
23:00 Melendi.
02:40 Stay Homas.
"Bigarrena" agertokian:
18:00 Intza.
19:30 Veintiuno.
21:40 Sofia Ellar.
01:30 Bulego.
Sarrerak: 2 eguneko bonua 45 eurotan, egunero sarrera 30 eurotan
Informazio gehiago: donostiafestibala.com