59. Endika Abril

Zubieta sailkapen buruan

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 21a, 10:23

Lehen faseko neurketa guztiak irabazita, 59. Endika Abril errebote txapelketako sailkapen buruan da Zubieta.

59. Endika Abril errebote txapelketa lehen fasea borobiltzear da. Asteburu honetan jokatuko dira azken neurketak. Gogoan izan, 3 lehiakide multzo osatu zituzten, ekimenak aspaldiko partehartzaile gehiena erakarri ostean, 9 guztira. B multzoan hain zuzen, Kapito Harri eta Endaiarrak taldeekin izan ditu neurketak azken asteotan parte hartzaileetako batek, Zubietak. Etxean, errebote plazan jokatu dituzten bi partidak irabazi dituzte eta B multzoko sailkapen buruan dira zubietarrak. Endika Abril errebote txapelketako hurrengo faserako sailkatuak daude beraz.

A eta C multzoko azken bi neurketak asteburu honetan jokatuko dira. Eta atzerapenik ez bada, urriko lehen bi asteburuetan txapelketako azken fasea; finalaurrekoak urriaren 2an eta urriaren 9an Zubietan ospatzekoa den final handia.

B multzoko sailkapena
1-Zubieta: 4.
2-Kapito Harri: 3.
3-Endaiarrak: 2.

59. ENDIKA ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA
1. FASEKO EMAITZAK
Irailak 4, igandea
Zubieta 13-4 Kapito Harri

Irailak 18, igandea
Zubieta 13-7 Endaiarrak

Lehen faseko azken neurketak:
Irailak 25, igandea
10:30 
A multzoa: Spuc-Zaharrer Segi Villabonan.
10:30 C multzoa: Txost-Noizbait Oiartzunen.

AMAIERA FASEA
Finalerdiak:
urriaren 2ko asteburuan. 
Finala: urriak 9, igandea Zubietan.

Informazio gehiagorako: gipuzkoapilota.eus
Antolatzailea: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.