Bertsolari Txapelketa Nagusia

Asier Azpirozen txanda iritsi da

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 4a, 10:47

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo fasea amaitzear da. Azken saioa igande honetan jokatuko da Lizarran. Asier Azpiroz zubietarra izango da kantari arituko den bertsolarietako bat.

Lizarrako Los Llanos Kulturagunean seikote hau arituko da kantari: Asier Azpiroz, Aitor Bizkarra, Imanol Uria, Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’, Maialen Akizu eta Unai Gaztelumendi bertsolariak. 17:00etan hasiko da bertso-saioa.

 

Sarrerak salgai

Internet bidezko sarrerak erosteko aukera saioaren egunean 12:00etan bukatuko da, aurrez agortu ez badira. Saioaren egunean 15:00etan irekiko da txarteldegia, sarrera kopuru mugatu batekin. Aretoko ateak 16:00etan irekiko dira. Sarrerak ez dira zenbakituak.

Sarrerak eskuratzeko, hauxe duzue esteka: bertsozale.eus