2022/10/21 19:30

Zinema

"Bost teilatu" film proiekzioa Zubietan

"Bost teilatu" film proiekzioa Zubietan
Zubietako errebote plaza, Zubieta

Ordua: 19:30.
Tokia:
Zubietako errebote plaza.
Zehaztasunak:
euskarazko sorkuntza bultzatzeko Udalbiltzak iaz bideraturiko "Geuretik Sortuak" egitasmoaren baitan ekoitzitako bost film labur. Leire Egaña zuzendaria eta Eñaut Tolosa gidoilaria film proiekzioan bertan izango dira.
Sinopsia: "Bost teilaturen azpian jazotako bost istorio labur. Nork bere etxean Krak egin duten Ane eta Mirenen dolua; Ekaitz gazteak eta Inaxio edadetuak baserrian bizi duten katarsiak emandako Arnasa; Michellek jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen Hitzak eta bere nortasunaren inguruko galderak; paketea dagokion teilatupera eramateko Erlojupekoa lehiatzen duen mezularia eta, azkenik, Muga inguruan bere buruaren babesteko ihesi doan Kamaru gazte afrikarra".

Film laburrak:
-Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak zuzendutako "Krak". Ekoizlea: Kamikaz kolektiboa.
-Josu Martinezek zuzendutako "Hitzak". Ekoizlea: Gastibeltza.
-Leire Egañak zuzendutako "Erlojupekoa". Ekoizlea: Bira Produkzioak.
-Eñaut Castagnetek zuzendutako "Muga". Ekoizleak: Gastibeltza eta Mirokutana.
-Raul Barrerasek zuzendutako "Arnara". Ekoizlea: Kliska Filmak.

Antolatzailea: Zubietako Herri Batzarra.
Laguntzaileak: Udabiltza eta Usurbilgo Udala.