Luzean eta Noizbait taldeek jokatuko dute Enrique Abril Errebote Txapelketako finala

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 11a, 16:54

Eguraldia oztopo ez bada, final handia igande honetan jokatuko da finala. Goizeko 10:30ean, Zubietako Errebote plazan. Luzean eta Noizbait taldeak arituko dira aurrez aurre. Zubieta finalaurrekoetan erori zen, Noizbait taldearen aurka hain zuzen. 

Aurten ez da Gipuzkoako ordezkaririk izango Enrique Abril Errebote Txapelketako finalean. Izan ere, bai Txost (Oiartzun) bai Zubieta (Zubieta) taldeek beraien finalaurrekoak galdu baitituzte. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi) eta Noizbait (Hazparne, Lapurdi) taldeen aurka, hurrenez hurren. 13-5 bukatu ziren bi partidak. Gauzak horrela, igande honetako finala lapurtarren artekoa izango da:

 

Enrique Abril Errebote txapelketako finala

Urriak 16, igandea

Goizeko 10:30ean, Zubietako errebote plazan:

Luzean - Noizbait

 

Euskal Herriko 9 talde lehiatu dira 59. Enrique Abril Errebote Txapelketan 

Endaiarrak (Hendaia, Lapurdi), Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi), Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), Noizbait (Hazparne, Lapurdi), Senpere (Senpere, Lapurdi), Txost (Oiartzun, Gipuzkoa), Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea) eta Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa).

Argazkia, artxibokoa.