Liburuen bilketa gaur Zubietan

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 19a, 07:57

Liburu eta ipuinak bildu nahi ditu Zubietako Eskolako guraso elkarteak datozen bi asteazken hauetan.

Bertako eskolako guraso elkarteak abian jarri duen ekimenaren bidez, “etxean ditugun liburuen bilketa egingo da”. Bilketa bideratzeko Kaxkapen egongo dira datozen bi asteazken hauetan, urriaren 19an eta 26an, 16:45-17:30 artean. “Ahalik eta egoera hoberenean ematea eskatzen da eta adin tarte guztientzat izatea (txikienentzat ipuinak eta zaharrenentzat eleberriek balio dute)”.


ZUBIETAKO GURASO ELKARTEAREN MEZUA
Kaixo, Zubietako Guraso Elkartetik liburu eta ipuinen "Donazio kanpaina" jarriko da martxan. Etxean ditugun liburuen bilketa egingo da eta Kaxkapen egongo gara  urriaren 19an eta 26an, arratsaldeko 16:45tatik 17:30tara.

Ahalik eta egoera hoberenean ematea eskatzen da eta adin tarte guztientzat izatea (txikienentzat ipuinak eta zaharrenentzat eleberriak balio dute).
 
Mila esker!!