"Geuretik Sortuak"

"Bost teilatu" film proiekzioa gaur errebote plazan

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 21a, 08:28

Euskarazko sorkuntza sustatzeko Usurbilgo udalerria kide duen Udalbiltzak 2021. urtean zehar bideraturiko "Geuretik Sortuak" egitasmoaren baitan landutako bi proiektu ezagutzeko aukera izango dugu asteotan Zubietan eta Kaxkoan. Hasteko gaur, "Bost teilatu" film proiekzioa Zubietako errebote plazan.

Euskarazko sorkuntza sustatzeko Udalbiltzaren “Geuretik Sortuak” egitasmoaren baitan 2021ean zehar euskal sortzaile hainbatek landutako proiektuetako bi ezagutzeko aukera izango dugu asteotan. Hasteko ostiral honetan, urriaren 21ean Zubietan, “Bost teilatu” filma proiektatuko dute. Urriaren 30ean “Harri minak” antzezlana eskainiko dute Sutegin.

"GEURETIK SORTUAK"
Urriak 21, ostirala
19:30
“Bost teilatu” film proiekzioa Zubietako errebote plazan. Leire Egaña zuzendaria eta Eñaut Tolosa gidoilaria film proiekzioan bertan izango dira.

Sinopsia: "Bost teilaturen azpian jazotako bost istorio labur. Nork bere etxean Krak egin duten Ane eta Mirenen dolua; Ekaitz gazteak eta Inaxio edadetuak baserrian bizi duten katarsiak emandako Arnasa; Michellek jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen Hitzak eta bere nortasunaren inguruko galderak; paketea dagokion teilatupera eramateko Erlojupekoa lehiatzen duen mezularia eta, azkenik, Muga inguruan bere buruaren babesteko ihesi doan Kamaru gazte afrikarra".

Film laburrak:
-Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak zuzendutako "Krak". Ekoizlea: Kamikaz kolektiboa.
-Josu Martinezek zuzendutako "Hitzak". Ekoizlea: Gastibeltza.
-Leire Egañak zuzendutako "Erlojupekoa". Ekoizlea: Bira Produkzioak.
-Eñaut Castagnetek zuzendutako "Muga". Ekoizleak: Gastibeltza eta Mirokutana.
-Raul Barrerasek zuzendutako "Arnara". Ekoizlea: Kliska Filmak.
Antolatzailea: Zubietako Herri Batzarra.


Urriak 30, igandea
18:30
“Harri minak” antzezlana Sutegiko auditorioan.

Konpainiak: Berritza eta Bonbon Beltz.
Egileak: Josune Gorostegui eta Dominika Recalt (Titika).
Zuzendaria: Amancay Gaztañaga.
Antzezleak: Josune Gorostegui eta Dominika Recalt (Titika).

Sarrerak: doan, usurbilkultura.eus plataforman.


Antolatzaileak: Udalbiltza Partzuergoa eta Usurbilgo Udala.