"Bost teilatu" filma eskaini dute Zubietan

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 22a, 16:25

"Bost teilatu" film proiekzioa eskaini zuten atzo iluntzean Zubietan. Euskarazko sorkuntza bultzatzeko Udalbiltzak iaz bideraturiko "Geuretik Sortuak" egitasmoaren baitan ekoitzitako bost film labur bildu zituen. 

Bost teilaturen azpian jazotako bost istorio labur biltzen ditu proiekzioak. Nork bere etxean Krak egin duten Ane eta Mirenen dolua; Ekaitz gazteak eta Inaxio edadetuak baserrian bizi duten katarsiak emandako Arnasa; Michellek jaioterrira itzultzean aurkitu dituen Hitzak eta bere nortasunaren inguruko galderak; paketea dagokion teilatupera eramateko erlojupekoa lehiatzen duen mezularia eta, azkenik, Muga inguruan bere burua babesteko ihes egiten duen Kamaru gazte afrikarra istorioa.