“Zer da autonomoa izatea?” hitzaldia astelehenean Zubietan

Noaua Aldizkaria 2022ko azaroaren 19a

Haurren autonomia hizpide duen hitzaldia astelehen honetan Zubietan.

Zubietako guraso elkarteak antolaturiko hitzaldia astelehenean, haurren autonomiaren inguruan.

Azaroak 21, astelehena
17:00
“Zer da autonomoa izatea?” hitzaldia Zubietako eskolan.
Hizlaria: Alvaro Berañan.
Zehaztasunak: Autonomia izatea zer den, afektua eta arauak, indibidualtasuna eta sozializazioa, baietza eta ezetza, elkar errespetua... hizpideok hartuko ditu ahotan Alvaro Berañanek, 2 orduko saioan. 
Oharra: sarrera librea izango da aforoa bete arte.
Antolatzailea: Zubietako guraso elkartea.