Eskaera Zubietan lasterka aritzen direnei

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 6a, 07:59

Ez da NOAUA!-rekin hartuemanetan jarri izan den lehen aldia. Egoera aldatzen ez dela ikusita, berriz ere honako eskaera luzatu nahi die Zubietako bizilagun batek, bertako bide nagusian lasterka aritzen direnei: Arkaitzerreka paretik Lanbide Eskolaraino dagoen bide alternatiboa balia dezatela, edota bestela, txaleko islatzaileekin korrika egin dezatela, bereziki iluntze partean, ibilgailuren bat gidatzen doazenentzat ikusgarria izateko.

Etxetik edonora joan edo bizilekura itzultzeko ezinbestekoa izaten dute ibilgailua hartzea Zubietako hainbat bizilagunek, baina iluntzean arriskutsua ere suertatu daitekeela dio hedabide honekin hartuemanetan jarri den herrikideak. Autobusak, autoak, oinezkoak, lasterkariak... elkarbizi diren bidea dugu Santuenea-Zubieta artekoa.