Gabon abestiak ahoan Zubietan eta Santuenean

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 25a, 11:28

Gabonetako abestiak kantatuz urteroko eskean atera dira etxez etxe Zubietan. Taldetxoa elkartu dira Artzabaleta baserriaren parean, eta handik plazarako bidea hartuta, etxeetan geldialdiak eginda gabon abestiekin bete dituzte Zubieta inguruak. Santuenean ere, auzoko kaleetan barna ibili dira gabonetako abestiak kantatzen hainbat auzotar.