Lanbide Heziketan sartzeko sarbide proba librean izena emateko aukera

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 23a, 08:00

Matrikulazio deialdi ezberdinei lotutako xehetasunak dituzue lerrootan.

Gaurtik otsailaren 10era arte Lanbide Eskolan sartzeko sarbide proba librean matrikulatzeko aukera izango duzue. Datorren ikasturtera begira, ate irekien jardunaldiak ere iragarri ditu Zubietan kokaturiko ikastetxeak. Egunotarako hain zuzen:
-Martxoak 9: 16:30 Goi maila. 18:00 Erdi maila.
-Maiatzak 3: 16:30 Goi maila. 18:00 Erdi maila.
-Maiatzak 6: 10:00 Goi maila. 11:30 Erdi maila.

Informazio gehiagorako:
lhusurbil.eus
943 364 600
eskola@lhusurbil.eus

Helduen eskolan matrikulatzeko aukera
18 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako hezkuntza egitasmoa dugu HHI. Oinarrizko kultur formakuntza eskaintzen dute; euskara, ingelesa, gaztelania, irakurketa, idazketa, kalkuloan hastapena eta hobekuntza, oinarrizko informatika, memoria lantzeko joko linguistikoak eta joko matematikoak, natur zientziak, geografia, historia eta historiarekin lotutako mugimendu artistikoak...

Horrez gain, DBHko titulua eskuratzeko 4 hilabeteko ikastaroak ere eskaintzen dituzte, euskara tailerra (lehen eta bigarren mailak), gaztelania atzerritarrentzat eta irteera didaktikoak urtean zehar.

Matrikulazio epea zabalik dute berriz. Izena emateko aurrez hitzordua eskatu beharko da, telefono zenbaki hauetako batera deituta: 943 37 64 43/943 366 608).

Informazio gehiagorako:
epalasarte.eus  
943 366 608

HH, LH eta DBH-ko ikasleen matrikulazioa
Ohi baino beranduago aurten, otsailaren 13an irekiko dute 2023-24 ikasturterako ikastetxeetan izena emateko epea. -Otsailak 13-24: eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea.
-Martxoak 14: eskatzaileen zerrenda argitaratzea eta onartzeko prozesua abiaraztea.
-Martxoak 14-27: eskatzaileen zerrenda ikusgai.
-Martxoak 28: behin-behineko zerrendak argitaratzea.
-Martxoak 28-apirilak 4: behin-behineko zerrendak ikusgai. Erreklamazioak Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu edo eskabidean atzera egiteko aukera.
-Apirilak 20: behin betiko zerrenden argitalpena.
-Apirilak 20-maiatzak 22: behin betiko zerrendak ikusgai, eta hauei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko aukera.
-Apirilak 27: Lurralde-ordezkariak esleitutako plazen zerrendak argitaratzea.
-Irailaren 15era arte: itxarote-zerrenden eta plazen erreserbaren iraunaldia.

Zubietako Eskola
943 372 931
012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org
www.zubieta.eskolatxikiak.org

Aginagako Eskola
Erriberako Kalea 7
Tlf: 943 372 044
Fax: 943 372 044
012261aa@hezkuntza.net
aginaga.eskolatxikiak.org

Udarregi Ikastola
Gernika ibilbidea, 11
943 36 12 16
udarregi.eus
usurbil@ikastola.eus 

Informazio gehiago, urtarrilaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.