Zubietatik Lasartera

Euskal Inauteriak, datorren mozorro festan murgiltzen hasteko

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 10a, 09:21

Euskal Inauterien itzulera larunbat honetan. Zubietatik Lasarte-Oriara zabalduko dute festa giroa.

Mozorro festarako astebete baino ez! Gogoan izan, otsailaren 18an ospatuko dugu Inauteri Festa Usurbilen. Filmak izango ditugu mozorrotzeko aitzakia. Orbeldiko dantzariek, zanpantzarrek, txarangak eta erromeriak girotuko dute eguna.

Baina girotzeaz ari garela, jai giroan murgiltzen hasteko, Euskal Inauteriak larunbat honetan. Zubieta Lasarte-Oriarekin senidetzen duen hitzordua berreskuratu dute urteotako etenaldiaren ostean.


Inauteriak
Otsailak 11, larunbata
Euskal Inauteriak: Zubietatik Lasartera
16:30 Ekitalditxoa Zubietako plazan, eta kalejiraren hasiera.
17:00 Kalejira Lasarte-Orian barrena. Geldialdiak: Hipodromo etorbidea, Tajamar biribilgunea, Kale Nagusia, Largoenea kaleko biribilgunea (Arkupe tabernaren parean), Kale Nagusia eta Okendo plaza.
19:00 Amaiera, Okendo plazan: senidetzea, dantza eta suaren ekitaldia. 

Antolatzaileak: zubietarrak, Ttakun Kultur Elkartea eta Lasarte-Oriako Udala.

Otsailak 17, ostirala
Orbeldirekin, Uztaritzeko Inauteriak
19:00
Orbeldi eta Zumarterekin, Adunako Axeri dantza kiroldegitik abiatuta.
20:00 Emanaldia frontoian.

Antolatzailea: Orbeldi dantza taldea.

Otsailak 18, larunbata
Inauteri Festa
12:30 Orbeldirekin dantza frontoian! Mozorrotu eta etorri dantzara!
12:30-14:00 Joaldunak kalean zehar.
18:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.
23:00 Fun & Go frontoian.

Antolatzailea: NOAUA! K.E.