INAUTERI FESTA

Euskal Inauteriak Zubietatik abiatu dira

Erredakzioa 2023ko ots. 11a, 18:25

'Euskal Inauteriak' ekitaldiaren bitartez Zubieta eta Lasarte-Oria senidetzen dira. Badu beste ezaugarri bat ere: Inauteri Festa baino astebete lehenago egiten da. Aspalditik datorren ohitura da. Pandemiak eragindako etenaldia eta gero, txantxoen kalejirak garai bateko itxura hartu du. 

Zubietatik abiatu dira eta Lasarte-Oriako kaleetan barrena ibilaldi bat osatu eta gero, Okendo plazan amaitu da Euskal Inauteriak ekitaldia. Eguraldia lagun, txantxoz mozorrotutako dantzariak giro ederrean aritu dira kalejiran. Hori bai, zubietarrak beste urte batzuetan baino gutxiago izan dira aurtengoan.