INAUTERI FESTA

Hasi da mozorro festa

Erredakzioa 2023ko ots. 11a, 18:07

Zubieta eta Lasarte-Oria arteko Euskal Inauteriekin abiatu da ofizialki mozorrotzeko garaia. Txantxoak izan dira gaurko protagonistak. Datorren asteko Inauteri Festan ordea, zinema eta zinemaren ingurukoak izango dira nagusi. Hori baita aurtengo mozorro festarako hautatua izan den gai nagusia. Ez da hitzordu bakarra izango. Udarregiko ikasleen dantzaldiak eta Orbeldiren ikuskizunak ere topatuko dituzue egitarauan. Segidan dituzue xehetasun denak.

Inauteri Festa 2023

 

Otsailak 17, ostirala

Udarregi Ikastola

  • 10:30 HHkoen dantza saioa Mikel Laboa plazan.
  • 11:00 DBHko eta LHko ikasleen desfilea kaleetan zehar.
  • 11:45 DBHkoen dantza ikuskizuna Kiroldegian.
  • 15:00 LHkoen dantza ikuskizuna Kiroldegian.

Kiroldegiko emanaldietarako oharrak:

  • Ikus-entzuleak zelai ondoko arrapalatik sartuko dira.
  • DBHko ikuskizunerako sarrera librea izango da.
  • LHko ikuskizunerako ikasle bakoitzari txartel bat emango zaio. Soberan daudenak udarregi.eus bidez eskuratu beharko dira, eta egunean bertan jaso 12:30-14:30 artean ikastolako idazkaritzan.

Uztaritzeko Inauteriak Orbeldi eta Zumarteren eskutik

  • 19:00 Orbeldi dantza taldea eta Zumarte musika eskolarekin, Adunako Axeri dantza kiroldegitik abiatuta.
  • 20:00 Emanaldia frontoian.
  • Antolatzailea: Orbeldi dantza taldea.

 

Otsailak 18, larunbata

Inauteri Festa Usurbilen

  • 12:30 Orbeldirekin dantza frontoian! Mozorrotu eta etorri dantzara!
  • 12:30-14:00 Joaldunak kalean zehar.
  • 18:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.
  • 23:00 Fun & Go plaza taldearen kontzertua frontoian.
  • Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.