INAUTERI FESTA

Mozorrotuta ibili dira kalejiran

Erredakzioa 2023ko ots. 17a, 20:51

Zubietako Eskola Txikian arratsaldez egin dute Inauteri jaia. Eskolatik atera dira haurrak eta guraso zein lagunen aurrean azken asteetan prestatzen ibili diren dantzak eta mozorroak erakutsi dituzte. Eskola kanpoan, Alamandegi aurrean, Barazar parean eta plazan egin dute dantza, eta ez haurrek bakarrik, baita irakasleek ere.