Lanbide Eskolakoen ate irekien lehen jardunaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 9a, 08:50

Ostegun honetarako deitu du Lanbide Eskolak, urte honetako ate irekien lehen jardunaldia.

2023-24 ikasturtera begira, ate irekien jardunaldiak iragarri ditu Usurbilgo Lanbide Eskolak. HIru saio guztira; bi maiatzean. Lehenengoa, aldiz, ostegun honetan bertan, martxoaren 9an. Instalakuntzak, eskaintza eta ikastetxeko proiektua ezagutzea ahalbidetuko duten hitzorduotan parte hartzeko izena esteka honetan emateko deia egin du Lanbide Eskolak.

Martxoak 9, osteguna
16:30 Goi maila.
18:00 Erdi maila.

Maiatzak 3, asteazkena
16:30 Goi maila.
18:00 Erdi maila.

Maiatzak 6, larunbata
10:00 Erdi maila.
11:30 Goi maila.

Gogoan izan, erdi mailako ziklo hauek eskaintzen ditu Lanbide Eskolak: Administrazio Kudeaketa, instalazio elektrikoak eta automatikoak, hozteko eta girotzeko instalazioak, Beroa Sortzeko Instalazioak, mekanizazioa. Goi mailako hauek baita: Administrazioa eta Finantzak, Automatizazio eta Robotika Industriala, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa, Fluido Instalakuntzen eta Instalakuntza Termikoen Mantenua, Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa, Energia Berriztagarriak.


Informazio gehiagorako:
lhusurbil.eus
Etarte bidea, 9
943 364 600
orientazioa@lhusurbil.eus