Zubieta nagusi, Gipuzkoako Joko Garbiko final saioetan

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 13a, 09:35
Irudiak: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.

Helduen mailan txapeldunorde eta jubenil zein alebin mailan irabazle amaitu dute zubietarrek Joko Garbiko Gipuzkoako Txapelketa.

Pasa den ostiralean, martxoaren 10ean jokatu ziren Villabonako Behar Zana pilotalekuan, Joko Garbiko Gipuzkoako txapelketako finalak. Zubietarrek hiru kategorietan parte hartu zuten; alebin, jubenil eta helduen mailan. Hirutik bi norgehiagoka irabazi eta bestean txapeldunorde amaitu zuten. Segidan dituzue emaitzak.


Joko Garbi
Ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak
Martxoak 10, ostirala
17:30 Villabonako Behar Zana pilotalekuan:


Alebinak (Eskolartekoa): Behar Zana 2 (Xuban Artola-Oier Dieguez) 33-40 Zubieta 1 (Peru Arrizabalaga-Markel Linde).



Jubenilak: Zubieta 1 (Peru Garayurrebaso-Axular Rekondo) 31-40 Zubieta 2 (Manex Iparragirre-Xuban Urdalleta).


Nagusiak: Zubieta 1 (Josu Aizpurua-Joseba Aizpurua) 28-40 Behar Zana (Jon Ander Artola-Fredo Karrikaburu).