Hiru asteko tartean bigarren lan istripu larria Zubieta gainean. Eskuzaitzeta industriagunean lanean ari zen langile bat larriki zauritu dela berri eman dute Euskadiko suhiltzaileen elkartetik. Ezbeharra ostiral arratsalde honetan bertan gertatu da. Lanean ari zela, hiru metrotatik behera erori dela gaineratu dute.
Gogoan izan, agurtzear dugun hilabete honetan zonalde horretan jazo den bigarren lan istripu larria izan da honakoa. Martxoaren 10ean erraustegiko langile bat larriki zauritu zen metalezko zepak tratatzeko plantan. 26 urteko behargina bertako uhal garraitzailean harrapatua geratu zen.