2020ko maiatzean ehunka arrain eta aingira hil zituen amonio isurketa izan zen Zubietako erraustegitik Arkaitzerrekara. 2022ko uztailaz geroztik aipatu erreka apartsu eta gorritsu egotea eragin zuen beste isurketa batek. Bi isurketa hauek lotuak daudela ikusi eta bi gertaerok modu bateratuan ikertzea agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak. hala berri eman du azken orduotan GuraSOSek. "2023ko apirilaren 17ko auto baten bidez, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ebatzi du Donostiako 5 zenbakiko Instrukzio Epaitegiari dagokiola erraustegiko isurketen ikerketa prozedura bakar batean egitea, 991/2020 aurretiazko eginbideetan. Horretarako, arrazoia eman dio Fiskaltzaren eta GuraSOS elkartearen planteamenduari, bat datorrena 4. zenbakiko Instrukzio Epaitegiaren iritziarekin".
Erabakiak ez du atzera bueltarik. "Auzitegiaren autoa irmoa da, eta haren aurka ezin da errekurtsorik jarri". Ez hori bakarrik. "Une horretatik aurrera, Instrukzioko 5.zenbakiko Epaitegiak azarotik geldirik zuen ikerketa aktibatu beharko du. Zehazki, GuraSOS elkarteak 2022ko irailaren 14ko idazkian eskatutako hainbat eginbide gauzatzeko Fiskaltzak 2022ko urriaren 10ean egindako eskaerari buruz erabaki behar du. Eginbide horien bidez, polizia judizialaren esku uzten dira, batez ere, hainbat ikerketa-eginbide, delituaren inguruabarrak ikertzeko, aztarna edo froga materialak aurkitzeko eta begizko ikuskapena egiteko, ikertutako egitatea argitzen lagun dezakeen guztia deskribatuz".
GuraSOSen ikuspegitik, honako hau albiste baikorra da, "erraustegia sortzen ari den kutsaduraren ikerketa zuzen bideratzen duena. Lehen urrats horretan, ikerketa bateratu eta sakona egitea lortu da erraustegiaren funtzionamendu okerrari buruz, horrek lurpeko eta azaleko uren kutsadura oso larria eta iraunkorra eragin du eta
Nabarmentzeko moduko bi ezaugarri ditu lerrootan aipagai dugun auzitegiaren ebazpenak. "beti ere kontutan hartuta beti ere une prozesal honetan zantzuekin egindako baieztapenetaz ari garela noski. Lehenengoa, ingurumenaren aurkako ustezko delitua izateko kutsaduraren existentzia eta larritasuna bera da. Bigarrena, auzitegiak isurketa-gertakari horiek erraustegiaren funtzionamenduan dutela jatorria adierazi izana. GHK-k eta Foru Aldundiak behin eta berriz ukatu dituzte bi gai horiek, kutsadura bera eta horren jatorria erraustegiaren funtzionamenduan".
Testuinguru honetan, beste behin, konponbide adostu bat eskatu dute larritzat jotzen duten egoera hau eragiten ari den auziarentzat. "Berriz ere eskatzen dugu arduradun politikoek egoera larria aitor dezatela eta gizarte zibilarekin elkarrizketa-prozesu bat abian jar dezatela, instalazioaren beharrezko kontrol demokratikoaren premisatik irtenbide bat aurkitzeko".
Ebazpen honetara nola heldu diren azaldu du ohar bidez aipatu elkarteak. "Auzia ebazteko, Ministerio Fiskalak 59/2022 ikerketa-eginbideei hasiera eman izana aztertu du Auzitegiak. Bertan, SEPRONAri eskatu zion errekastoa eta kutsatutako uraren azaleratze-puntua ikuskatzeko, uren kanalizazioak ikuskatzeko eta edozein substantziaren lixibiatuen edo isurien balizko filtrazioak errekako uretara ikuskatzeko, eta atestatua egiteko, kutsaduraren jatorria eta kausa, irismena, errekastoaren eragina eta fauna ikertzeko, eta errudunak identifikatzeko. Hortik abiatuta, egiaztatu da SEPRONAk ofizio horri erantzun ziola, eta adierazi zuen 5. zenbakiko Instrukzioko Epaitegiak agindu ziola UCOMAri zehaztea 2020ko salaketa eragin zuten kutsatzaileen isurketaren jatorria, eta errekerimendu horretan oinarrituta, uren eta lurraren analisiak egiteko, 2022ko uztailaren 26tik 29ra bitartean, aurretiazko azterketa eta laginketa bat egin zutela Arkaitz errekaren ibilguan eta Oria ibaiarekin duen elkargunean, hamaika lagin lortuz lau laginketa-puntutan, eta horietako bat atestatuan ageri den isurketa-puntutik 150 metrora dagoen industria-isurketako puntuaren ahoan hartutakoa da, 5. Epaitegian ikertzen ari diren atestatuan jasota dagoena eta 2022ko uztaileko salaketan isurketa-puntu gisa islatzen den berbera. Aurrekotik, Auzitegiak ondorioztatzen du “ez genukeela hainbeste aurkituko erraustegiaren funtzionamenduarekiko independentea den eta jarduera horretatik kanpoko enpresek egiten duten jarduera batekin; aitzitik, une oro 2020an gertatutakoen antzeko isurketei buruz ari da, eta haren jatorria GIGaren funtzionamenduan kokatzen da”, eta “beharrezko konexioak daude”.