2023-24 ikasturtea

Aurrematrikulazio epea ireki aurreko ate irekien azken saioa larunbatean Lanbide Eskolan

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 5a, 07:27

Datorren 2023-24 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabaldu bezperatan, ikastetxeko proiektua eta azpiegiturak ezagutzeko azken aukera izango da larunbatean.

HH, LH, DBH, Batxilergoa, Haur Eskola... 2023-25 ikasturterako ikasketa ziklo hauetan guztietan aurrematrikulatzeko aukera egon da aurreko hilabeteetan. Lanbide Heziketaren txanda orain. Maiatzaren 8an zabalduko dute aurrematrikulatzeko epea, hilaren 26ra arte egongo da irekita. Usurbilgo Lanbide Eskolak udazkenetik aurrerako eskaintza berritu duela adierazi du. Zubietan kokaturiko ikastetxeko proiektua eta azpiegiturak ezagutzeko aukera izango da maiatzaren 6rako antolatu dituen ate irekien jardunaldian.

Ate irekien saioak
Maiatzak 3, asteazkena
16:30 Goi maila.
18:00 Erdi maila.

Maiatzak 6, larunbata
10:00 Erdi maila.
11:30 Goi maila.

Maiatzak 8-26
Aurrematrikulazio epea:
-Presentzialki ikastetxean:
Hitzordua eskatu 943 364 600 telefono zenbakian, ordutegi honetan: 8:30-17:00 (astelehenetik ostegunera) / 8:30-14:30 (ostiraletan).
-Online helbide honetan: ikasgunea.euskadi.eus


Informazio gehiagorako:
lhusurbil.eus
Etarte bidea, 9
943 364 600
orientazioa@lhusurbil.eus


Berrikuntza eskaintzan
Eskaintza berritzen eta zabaltzen segitzen du Usurbilgo Lanbide Eskolak. Datorren 2023-24 ikasturterako, hain zuzen, zenbait espezializazio eta goi mailako hiru ziklo berri iragarri ditu. Zazpi "familia profesional" ezberdinetako trebatzeko aukera eskainiko ditu guztira: administraritza eta kudeaketa, elektrizitatea eta elektronika, energia eta ura, fabrikazio mekanikoa, instalakuntzak eta mantenua, ostalaritza eta informatika eta komunikazioa.

Erdi mailako zikloei dagokienean, Administrazio Kudeaketa, instalazio elektrikoak eta automatikoak, hozteko eta girotzeko instalakuntzak, Beroa Sortzeko Instalazioak eta mekanizazioa. Goi mailako hauek baita: Administrazioa eta Finantzak, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa, Automatizazio eta Robotika Industriala, Energia Berriztagarriak, Fluido Instalakuntzen eta Instalakuntza Termikoen Mantenua, Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa. Eta hauekin batera, beste hiru berri; Plataforma Anitzetako Aplikazioak Garatzea, Web Aplikazioen Garapena eta Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritza.

Ziklo hauekin batera, zenbait alorretan espezializatzeko aukera eskaintzen du Usurbilgo Lanbide Eskolak; Industria-Mantentzearen Digitalizazioan. Modalitate honetan beste bi espezializazio berri iragarri ditu; Auditoretza Energetikoa eta Interneti Lotutako Sistemak Instalatzea eta Mantentzea.