2023-24 ikasturtea

Zirimararen aurkezpen saioa gaur Zubietan

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 10a, 08:00

Datorren ikasturterako matrikulazio epea ireki aurretik, ate irekien saioak eta informazio bilerak iragarri dituzte egunotarako Zirimararen eta multikirolen sustatzaileek. Gaurkoa Zubietan.

Irailetik aurrera Zirimaran edo multikiroletan parte hartu nahi duten gaztetxoen gurasoei begirako deialdi sorta egunotan. Maiatzaren 15ean 2023-24 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu aurretik, ate irekien saioak eta informazio bilerak iragarri dituzte egunotarako. Zirimara egitasmoaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute gaur Zubietan.

Ekimenon sustatzaileek gogorarazi dutenez, "Eskola Kirolean parte hartzeko derrigorrezkoa da kiroldegiko bazkide izatea, norbanako edo familiako modalitatean; 2021az geroztik, eskolaz kanpoko kirolean aritzeko zein kiroldegiko abonamendurako hobariak edo dirulaguntzak daude, norberaren errentaren araberakoak".

Informazio bilerak
Hurrengo ikasturteko Eskola Kiroleko Zirimara (LH1-2-3-4) eta multikirolen (LH5-6) informazioa
eman eta plangintza aurkezteko informazio bilerak deitu dituzte egunotan:
• Maiatzak 11: LH5-6 mailatan egongo diren ikasleen familientzat. (Agerialdeko jangelan,
17:00etan).

Ate irekiak
Zirimara hobekiago ezagutzeko ate irekien saioak antolatu dira:

Zirimara Usurbilen:
• Maiatzak 16. HH5-LH1-LH2 (16:30 – 18:30)
• Maiatzak 11 eta 18. LH3-LH4 (16:30 – 18:30)
Zirimara Zubietan:
• Maiatzak 10 eta 11. 16:45-18:15.
Zirimara Aginagan:
• Maiatzak 15. 16:45-18:15.
Zirimara familian
• Maiatzak 16. 0-6 urte (17:30-18:30).

Izen-ematea
Hilabete honetako bigarren hamabostaldian zabalduko dute 2023-24 ikasturtera begirako izen-ematea; maiatzaren 15etik 26ra. Online bideratu beharko da, esteka honetan: Eskola Kirola.
Ordainketa: ES45 3008 0259 1121 8354 1214 (ikastolako kontu korrontea).
Ordainketaren agiria eskolakirola@udarregi.eus helbidera bidali behar da.