#M28

Bost kideez osaturiko Herri Batzarra izango du Zubietak

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 28a, 21:59

Bi hautagai aurkeztu dira Usurbil aldetik, beste hiru Donostia aldetik.

Udal eta foru hauteskundeekin batera, Zubietako Herri Batzarra berritzeko hauteskunde eguna izan dugu baita igande hau, maiatzaren 28a. Gogoan izan, bi udalerriren artean zatitua dagoela administratiboki Zubieta. Usurbil nahiz Donostia aldeko Zubietako hautagaiak aurkeztu dira deialdi honetara. Bi Usurbil aldetik, hiru Donostia aldetik. Hauteskunde egun honetan parte hartzeko eskubidea zuen zubietar bakoitzak hautagai bat edo bi aukera zitzakeen. Hemen dituzue emaitzak:

Usurbil aldeko bozketa
Errolda: 203.
Botoa eman dutenak: 91.
Bi hautagaiek bildutako botoak guztira: 131.
Boto zuriak: 9.
Boto baliogabeak: 0.

Donostia aldeko bozketa
Errolda: 239.
Botoa eman dutenak: 96.
Hiru hautagaiek bildutako botoak guztira: 157.
Boto zuriak: 1.
Boto baliogabeak: 3.

Bi kide errepikatzaile, hiru berri
Bost izan dira aipatu moduan, datorren 2023-27 legealdirako Zubietako Herri Batzarra berritzeko hauteskunde egun honetara aurkeztu diren hautagaiak. Segidan dituzue nortzuk diren. Haietatik bi Jon Arroyok eta Haritz Arrizabalagak bigarren legealdia izango dute, gainerako hiru kideak estreinakoz aurkeztu dira deialdi honetara.



Herri Batzar berriko batzarkideak
Usurbil aldeko hautagaiak
-Josune Iparragirre Tolaretxipi.
-Haritz Arrizabalaga Garmendia

Donostia aldeko hautagaiak
-Maider Izagirre Txoperena.
-Jon Andoni Arroyo Arozena.
-Nekane Zaldua Iturrioz.