UdaFest astea Zubietan

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 1a, 09:14

Zubietako eskolaren bueltako ekimen astea iragarri du bertako guraso elkarteak.

Zubietako eskolako komunitatea ospakizun, festa giroan murgilduko du hurrengo astean zehar guraso elkarteak antolatu duen ekimen asteak.  Denetariko ekintzak iragarri dituzte Zubietako plazan. Dantzarako tartea izango da, eskuz sortze lanak egitekoa, herri kiroletan parte hartu nahiz ipuin kontalari baten bisita ere izango dute. Antzerkiari eskainitako egunak borobilduko du zikloa ekainaren 16an.

Zubietako Guraso Elkartearen eskutik, ikasturte amaierako ekimen astea hilaren 5etik 9ra errebote plazan.


UdaFest 2023 Zubietan

Ekainak 5, astelehena

17:00-19:00 Eskulanak.

Ekainak 6, asteartea
17:00-19:00 Dantzen eguna.

Ekainak 7, asteazkena
17:00-19:00 Herri Kirolen ginkana.

Ekainak 8, osteguna
17:00 Ipuin kontalaria.
18:00 Apar Festa.

Ekainak 16, ostirala
17:00 Antzerki eguna.

Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.