UdaFest betean da Zubieta aste hasiera honetatik. Denetariko ekintzak iragarri ditu Zubietako plazan bertako guraso elkarteak, UdaFest zikloaren baitan. Astearte honetan, esaterako, dantzarako tartea izango da. Bertako taldeak urtean zehar eginiko lanketa plazaratuko du.
Zubietako Guraso Elkartearen eskutik, ikasturte amaierako ekimen astea hilaren 16ra arte luzatuko da.
UdaFest 2023 Zubietan
Ekainak 6, asteartea
17:00-19:00 Dantzen eguna.
Ekainak 7, asteazkena
17:00-19:00 Herri Kirolen ginkana.
Ekainak 8, osteguna
17:00 Ipuin kontalaria.
18:00 Apar Festa.
Ekainak 16, ostirala
17:00 Antzerki eguna.
Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.