UdaFest 2023

Dantza giro bizia Zubietan

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 6a, 19:09

Dantzen Eguna ospatu dute astearte honetan, UdaFest zikloaren baitan.

Ikasturtea amaitzear den honetan, ospakizun aste betean dira Zubietan bertako guraso elkarteak antolatu duen UdaFest ekimen zikloarekin. Gaurkoan dantza giro bizian murgildu dira bertako plazara joan direnek. 

Urtean zehar alor honetan egin duten lanketaren erakustaldi bikaina eskaini dute gaztetxoek nahiz helduek. Dantza estilo ezberdinak plazaratu dituzte, balleta edo euskal dantza tradizionalak.

Saio parte hartzailea izan da, emanaldi amaieran horretara, haiekin batera dantzara animatu dituzte Zubietako plazara joandakoak.

UdaFest 2023 Zubietan
Ekainak 7, asteazkena
17:00-19:00 Herri Kirolen ginkana.

Ekainak 8, osteguna
17:00 Ipuin kontalaria.
18:00 Apar Festa.

Ekainak 16, ostirala
17:00 Antzerki eguna.

Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.