Zubietako UdaFest, azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2023ko ekainaren 8a

Zubietako guraso elkarteak antolaturiko ekimen zikloa azken txanpan da.

Eskulanekin, dantzan edota herri kirolen ginkanan aritu dira Zubietako UdaFest ekimenean azken egunotan. 2022-23 ikasturtea azken txanpara gerturatzen ari den honetan, amaierara bidean da baita bertako guraso elkarteak antolaturiko zikloa.

Bi ekimen egun gehiago iragarri dituzte; bat gaurko, ipuin kontaketa eta apar festarekin.

UdaFest 2023 Zubietan
Ekainak 8, osteguna
17:00 Ipuin kontalaria.
18:00 Apar Festa.

Ekainak 16, ostirala
17:00 Antzerki eguna.

Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.