Udaberrian matrikulazioa egin zutenentzat uztailaren 14tik 18ra izango dute matrikulatzeko aukera. Ostegun honetan kaleratzekoak ziren behin betiko esleipena, hilaren 7an behin behinekoa plazaratu ostean. "Bertan, bakoitzari esleitu zaion plaza azalduko da". Une horretan, "zure lehenengo aukera esleitu bazaizu, lehen fasean egin beharko duzu matrikula. Ez bazaizu zure lehenengo aukera esleitu, bigarren esleipenera itxaron beharko duzu. Hala ere, lasai, fase honetan esleitu zaizun plaza bermatuta duzu", ohartarazi dute.
Uztailaren 14tik 18ra izango da matrikula bideratzeko lehen fasea. Bertan, "lehen esleipenean bere lehenengo aukera lortu dutenek bakarrik egin dezakete matrikula".
Beste bi fase
Beste bi matrikula fase izango dira, bigarrena uztailaren 20tik aurrera, eta hirugarrena, hilaren 24tik aurrera. Bigarrenean tramitatu ahalko da matrikulazioa, bertan "zure lehenengo aukera esleitu bazaizu", bestela hirugarren esleipenera itxaron beharko da. "Hala ere, lasai, fase honetan esleitu zaizun plaza bermatuta duzu (lehen esleipeneko berdina edo aurrematrikulan zuk egindako zerrendaren arabera, plaza hobeago bat izango da)".
Uztailaren 24tik aurrerako matrikulazioaren hirugarren eta azken fasean bai, "hirugarren esleipenean esleitu zaizun zikloan matrikulatu beharko zara (kasu honetan, berdin da zure lehenengo aukera den edo ez). Plazarik ez bazaizu esleitu, fase honetan beste ziklo batean matrikulatu ahal izango zara, plazak libreak geratzen badira betiere".
Informazio gehiago, lhusurbil.eus atarian.