Uztailaren 23tik 31ra

Zubieta jaietan murgiltzear

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 20a, 12:46

Badatoz Zubietako festak! Igandeko pilota jaialdiaren ondotik, jaien aste nagusian murgilduko dira uztailaren 24an.

Festa giroan murgiltzear da Zubieta. Badatoz jaiak bertara. Uztailaren 24an emango diete hasiera aste oso bateko ospakizunei. Kontzertu gauak, tartean gaupasa egun ezaguna, haurrentzako jolasak, txapelketak, kirol arloko erakustaldiak, herri bazkari eta afariak, oilasko biltzaileak... eta ekintza gehiago iragarri dituzte egunotarako.

Zubietako jaiak
Uztailak 23, igandea
18:00
Eskupilota partidak:
Larrarte-Erasun - Mendizabal-Arrillaga
Urmeneta-Aranguren – Goñi II-Artetxe
Sarrerak Bugatin, Irigoienen, Ilargin, Txiribogan, edo 673 381 544 telefono zenbakian.

Uztailak 24, astelehena
18:00
Jaien hasiera: txupinazoa eta buruhandiak.
Jarraian, txoznen irekiera Elenek eta Maddik girotuta.
20:00 Bingoa.
21:00
Herri afaria Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
Ondoren,
Laiotz.

Uztailak 25, asteartea: Santio Eguna
9:00
Esnadeia, Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
11:00 Meza Nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa Joko Garbi elkartearen eskutik eta soka-dantza.
18:00 Herri kirolak:
Harri jasotzen: Lur Errekondo eta Hodei Izeta.
Pentatloia: Andoni eta Jakes Izeta.
19:30 Bertsolariak: Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia, Iñigo Mantzisidor “Mantxi”. Gai-jartzailea: Zortzitan Bertso Eskola.

Uztailak 26, asteazkena: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00
Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alazne trikitilariekin alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 28, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada eta buruhaundiak.
Bukatzeko, diskofesta.

Uztailak 29, larunbata: Jubilatuen Eguna
12:00
Sagardo dastaketa eta pintxoak, Errebote Plazan.
14:00
Jubilatuen bazkaria Joko Garbi elkartean.
15:00
Bazkari herrikoia.
Ondoren,
bingo musikatua.
17:30
Desafiyua.
19:00 Sardina eta piper jatea Ankoker-ek girotuta.
23:00 Kontzertuak: Deskontrol, Rukula.
Ondoren, DJ Ertz txoznan.

Uztailak 30, igandea: Gaupasa Eguna
16:30
Mus txapelketa (16:00etan izen-ematea).
18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.  
Ondoren,
buruhandiak.
20:00 Bingoa.
00:00 Kontzertuak: Asgarth, Gozategi, Dj Fantasia.

Uztailak 31, astelehena: San Inazio Eguna
10:00
Meza.
11:30
Zubietarren arteko errebote partida.
14:00
Zikiro jana.
Sarrerak: uztailaren 27ra arte Alamandegin edo 645 622 077 telefono zenbakian (mezu bidez jakinarazi) eskuragarri.
18:30
Herri Kirolak:
Iparraldeko jokoak: Tubi eta Jon Loiola.
Harri jasotzen: Mikel Urra.
20:00 Bingoa.
23:00
Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.

Oharrak:
- Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
- Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
- Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik


Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.