Zubietako Jaiak

Arratsaldeko seietan suziriaren danbadarekin lehertuko da jaia Zubietan

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 24a, 14:15

Jaiei hasiera emango dien suziriaren danbadaren zain dira jada zubietarrak. 18:00etan lehertuko da jai giroa Zubietan eta San Inazio Egunean agur esan bitartean, festaz gozatzeko aukera bikaina izango da. 

Zubietako Jaiak 2023

Uztailak 24

18:00 Jaien hasiera: txupinazoa eta buruhandiak.

Jarraian, txosnen irekiera Elenek eta Maddik girotuta.

20:00 Bingoa.

21:00 Herri afaria Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.

Ondoren, Laiotz.

 

Uztailak 25, Santio Eguna

9:00 Esnadeia, Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.

11:00 Meza Nagusia.

Ondoren, hamaiketakoa Joko Garbi elkartearen eskutik eta soka-dantza.

18:00 Herri kirolak: Harri jasotzen: Lur Errekondo eta Hodei Izeta. Pentatloia: Andoni eta Jakes Izeta.

19:30 Bertsolariak: Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia, Iñigo Mantzisidor “Mantxi”. Gai-jartzailea: Zortzitan Bertso Eskola.

 

Uztailak 26, Oilasko Biltzaileen Eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alazne trikitilariekin alaituta.

14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

 

Uztailak 28, Umeen Eguna

10:00 Jolasen hasiera.

14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.

16:00 Jolasen jarraipena.

Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.

Bukatzeko, diskofesta.

 

Uztailak 29, Jubilatuen Eguna

12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak, Errebote Plazan.

14:00 Jubilatuen bazkaria Joko Garbi elkartean.

15:00 Bazkari herrikoia.Ondoren, bingo musikatua.

17:30 Desafiyua.

19:00 Sardina eta piper jatea Ankoker-ek girotuta.

23:00 Kontzertuak: Deskontrol, Rukula.Ondoren, DJ Ertz txosnan.

 

Uztailak 30, Gaupasa Eguna

16:30 Mus txapelketa (16:00etan izen-ematea).

18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.  

Ondoren, buruhandiak.

20:00 Bingoa.

00:00 Kontzertuak: Asgarth, Gozategi, Dj Fantasia.

 

Uztailak 31, San Inazio Eguna

10:00 Meza.

11:30 Zubietarren arteko errebote partida.

14:00 Zikiro jana.Sarrerak: uztailaren 27ra arte Alamandegin edo 645 622 077 telefono zenbakian (mezu bidez jakinarazi) eskuragarri.

18:30 Herri Kirolak: Iparraldeko jokoak: Tubi eta Jon Loiola. Harri jasotzen: Mikel Urra.

20:00 Bingoa.

23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.