Zubietako Jaiak

Oilasko Biltzaileen txanda gaur Zubietan

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 26a, 10:00

Oilasko Biltzaileen txanda dute gaur Zubietan. Goizeko 6:00etan atera dira ohiko alkandora berdea jantzita eta Zubietako baserriak eta etxeak bisitatu ondoren, 14:30tan itzuliko dira plazara.

Zubietako Jaiak 2023

Uztailak 26, Oilasko Biltzaileen Eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alazne trikitilariekin alaituta.

14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

 

Uztailak 28, Umeen Eguna

10:00 Jolasen hasiera.

14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.

16:00 Jolasen jarraipena.

Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.

Bukatzeko, diskofesta.

 

Uztailak 29, Jubilatuen Eguna

12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak, Errebote Plazan.

14:00 Jubilatuen bazkaria Joko Garbi elkartean.

15:00 Bazkari herrikoia.Ondoren, bingo musikatua.

17:30 Desafiyua.

19:00 Sardina eta piper jatea Ankoker-ek girotuta.

23:00 Kontzertuak: Deskontrol, Rukula.Ondoren, DJ Ertz txosnan.

 

Uztailak 30, Gaupasa Eguna

16:30 Mus txapelketa (16:00etan izen-ematea).

18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.  

Ondoren, buruhandiak.

20:00 Bingoa.

00:00 Kontzertuak: Asgarth, Gozategi, Dj Fantasia.

 

Uztailak 31, San Inazio Eguna

10:00 Meza.

11:30 Zubietarren arteko errebote partida.

14:00 Zikiro jana.Sarrerak: uztailaren 27ra arte Alamandegin edo 645 622 077 telefono zenbakian (mezu bidez jakinarazi) eskuragarri.

18:30 Herri Kirolak: Iparraldeko jokoak: Tubi eta Jon Loiola. Harri jasotzen: Mikel Urra.

20:00 Bingoa.

23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.