Zubietako Jaiak

Umeen Eguna dute gaur Zubietan

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 28a, 09:30

Umeek jolasekin hartuko dute gaur lekua Zubietako plazan. Bazkaria egingo dute frontoian bakoitzak etxetik ekarrita (postre eta sorpresa Jai Batzordearen esku) eta arratsaldean, jolasean jarraitu, txokolatea askaldu eta diskofestan dantzan aritzeko aukera paregabea izango da.

Zubietako Jaiak 2023

Uztailak 28, Umeen Eguna

10:00 Jolasen hasiera.

14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.

16:00 Jolasen jarraipena.

Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.

Bukatzeko, diskofesta.

 

Uztailak 29, Jubilatuen Eguna

12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak, Errebote Plazan.

14:00 Jubilatuen bazkaria Joko Garbi elkartean.

15:00 Bazkari herrikoia.Ondoren, bingo musikatua.

17:30 Desafiyua.

19:00 Sardina eta piper jatea Ankoker-ek girotuta.

23:00 Kontzertuak: Deskontrol, Rukula.Ondoren, DJ Ertz txosnan.

 

Uztailak 30, Gaupasa Eguna

16:30 Mus txapelketa (16:00etan izen-ematea).

18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.  

Ondoren, buruhandiak.

20:00 Bingoa.

00:00 Kontzertuak: Asgarth, Gozategi, Dj Fantasia.

 

Uztailak 31, San Inazio Eguna

10:00 Meza.

11:30 Zubietarren arteko errebote partida.

14:00 Zikiro jana.Sarrerak: uztailaren 27ra arte Alamandegin edo 645 622 077 telefono zenbakian (mezu bidez jakinarazi) eskuragarri.

18:30 Herri Kirolak: Iparraldeko jokoak: Tubi eta Jon Loiola. Harri jasotzen: Mikel Urra.

20:00 Bingoa.

23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.