Zubietako Jaiak

Jubilatuek gozatzeko eguna dute gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 29a, 11:00

Umeen ondotik, Jubilatuen txanda izango da gaur. Hamaiketa eder baten ostean, bazkaria izango dute edadekoek, bai eta herritarrek ere. Desafiyuak hartuko du lekua plazan arratsaldean, eta ondoren, sardinak eta piperrak dastatzeko aukera ere izango da. Bapo jartzeko aukera pare gabea, eta ondoren digestioa behar bezala egiteko kontzertuak gauean.

Zubietako Jaiak 2023

Uztailak 29, Jubilatuen Eguna

12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak, Errebote Plazan.

14:00 Jubilatuen bazkaria Joko Garbi elkartean.

15:00 Bazkari herrikoia.

Ondoren, bingo musikatua.

17:30 Desafiyua.

19:00 Sardina eta piper jatea Ankoker-ek girotuta.

23:00 Kontzertuak: Deskontrol, Rukula.

Ondoren, DJ Ertz txosnan.

 

Uztailak 30, Gaupasa Eguna

16:30 Mus txapelketa (16:00etan izen-ematea).

18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.  

Ondoren, buruhandiak.

20:00 Bingoa.

00:00 Kontzertuak: Asgarth, Gozategi, Dj Fantasia.

 

Uztailak 31, San Inazio Eguna

10:00 Meza.

11:30 Zubietarren arteko errebote partida.

14:00 Zikiro jana.Sarrerak: uztailaren 27ra arte Alamandegin edo 645 622 077 telefono zenbakian (mezu bidez jakinarazi) eskuragarri.

18:30 Herri Kirolak: Iparraldeko jokoak: Tubi eta Jon Loiola. Harri jasotzen: Mikel Urra.

20:00 Bingoa.

23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.